2011/08/23

Espainiako Estatuan geltoki gehien Gipuzkoan izango ditu AHTak

Eusko Jaurlaritzak eta Ezkio-Itsasoko Udalak herri honetan –Santa Lutzi auzoan– Abiadura Handiko Trenaren (AHT) geltokia egiteko akordioa sinatu dute. Gipuzkoako laugarren geltokia izango da berau, Astigarraga, Donostia eta Irungoarekin batera. Ernesto Gasco Garraio sailburuaren hitzetan, herriarentzat eta Goierri bailararentzat "aukera" bat izango da. AHTak 60 kilometro egingo ditu Gipuzkoan eta Espainiako Estatuan geltoki gehien izango duen lurraldea da.(Argia)

No hay comentarios:

Publicar un comentario