2009/10/12

Urriak 17 AHTren aurkako manifestazioa Baionan


Urriak 17 AHTren aurkako Manifestazioa Baionan
17:00etan
AHT-a agian, bada, eta benetan, kapitalismoaren ontziaren intsignia. Duda barik, ez da euren produkzio eta kontsumorako komunikazio herraminta bat soilik, beraien merkantziak, ekoizle eta kontsumitzaileak batetik bestera eramateko ere erabiliko da. Gure bizi-era nora zuzentzen ari diren "isla" ere bada: Merkatuaren gailentasuna lurraren, basoen, uraren, animalien eta azken ekinaldi bezala gure gainetik, erabat aldatzen, eta ez suntsitzen dutelarik, gure bizi-era, lurrarekiko benetako kontaktua eta baliabide naturalen azkeneko autogestio zirrikitua apurtzen. Azken finean, beste hainbaten barruan, eraso bat geihago da dozenaka barianteen, supersurren, superportuen, errauztegien,..... aurrean.

Eraso hauen aurrean borraka dugu gure betebeharra, baina ez AHT edo beste edozein azpiegituren aurka bakarrik. Egoera honetara heltzea erraztu duten estruktura sozial eta mentalen aurka ere borrokatu behar dugu.

Edozein alderdiren eta boterea errepresentatzen duen delegazioarekin eta sumisioarekin amaitu beharra dago!! Aurkitu gaitezen gu geu eta gutarrak Kapitalarekin amaitu eta desbideratzeko, historiaren norabidea aldatuz.....!!! Beintzat ez gara saiatu barik geratuko, naiz eta agian ez dugun gure helburua lortzen.

EZ DA AHT-a SOILIK!!! MUNDUA ULERTZEKO ERA BAT DA!!!
AUTOORGANIZAZIOA eta EKINTZA ZUZENA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario