Gaur goizean, atzo eta herenegun bezala, Itsasondon AHTren lanei ekin nahi izan diete langileek. Herenegun ez zuten lanik egin. Atzo, 11:00ak aldera utzi behar izan zioten lanari. Gaur, ordea, motozerrarekin hasi bezain laster, pertsona-talde bat hurbildu zaie eta berehala utzi diote lanari. Lanik egin gabe egon dira ordu erdi luzean, Ertzaintzaren 6 ertzain antidisturbio basora igo diren arte. Une honetan, ertzainak langileen lana babesten ari dira, ertzainak ikusi bezain laster, lanari ekin baitiote. Hori guztia, astelehen gauean martxan jarri zen desobedientzia- eta erresistentzia-ekintzaren eta Euskal Herriko txoko guztietatik jasotzen ari den babesaren ondorio da. Horren adibide dugu, gaur Bilbon, Construcciones Olabarri enpresaren aurrean 11:30ean (Pio Baroja plaza) deitu den kontzentrazioa, enpresak Ordizia-Itsasondo zatian baitihardu. Zuhaitzei sustraietatik eutsiz, AHTrik ez!

No hay comentarios:
Publicar un comentario